Hautatu hizkuntza

 

Arantzazuko Liburutegia

Gipuzkoako frantziskotarren komunitatearen erreferentzia-bibliografikoen zaintzarako eta zabalkunderako zentroa

 

Liburutegiaren historia

Fraideen ordenako eta beste komentu batzuen ondare bibliografikoa kontserbatzeko egindako ahaleginaren emaitza da.

Santutegiko bizitza gorabeheratsua bertan gordetako dokumentu-funtsean islatu da, bai artxiboan, baita liburutegian ere.

Gure zerbitzuak

Santutegiko liburutegia gizartera hurbiltzeko

Ikasketa-gela
Ikasketa-gela

Ikasketa-gela ireki bat dugu, eskatutako material bibliografikoa eta dokumentala kontsultatzeko.

Mailegua
Mailegua

Liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen du bere material bibliografikoa eta dokumentala, aretoan kontsultatzeko.

Kontsulta
Kontsulta

La biblioteca dispone de una terminal de consulta para su catálogo así como otros documentos que precisen su uso: Cds, fotografías, consulta en internet… Katalogoa kontsultatzeko liburutegiak badu kontsultarako terminal bat, baita beste hainbat dokumentuen kontsultarako ere, hara nola CDak, argazkiak, internet bidezko kontsultak...

Erreprodukzioa eta digitalizazioa
Erreprodukzioa eta digitalizazioa

Liburutegiak fotokopiagailu bidezko erreprodukzio zerbitzua du. Beste erreprodukzio-bitarteko batzuetarako edo digitalizatzeko jarri harremanetan.

Boluntariotza
Boluntariotza

Liburutegiaren zereginetan parte hartu nahi duten bolondres-zerbitzua du, liburutegiak aukera asko eskaintzen baitu horretarako: liburuak garbitzea, bibliografia- edo argazki-dokumentuak sailkatzea, funtsak antolatzea eta mantentzea, liburutegiko ekitaldiak antolatzea. Liburutegiko ondarearen edertasunez gozatzeko aukera ematen duten zereginak dira. Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

 

Gure misioa

Liburutegiak bere ondare bibliografikoa zabaltzeko bokazioa du

Arreta berezia eskaintzen dio frantziskotarrek Espainian eta Probintzian duten ordenari, bai eta mendeetan zehar egindako misiolari proiekzioei ere. Aldi berean, euskal frantziskotarren ikuspegitik, Euskal Herian frantziskotarren pentsamoldeari dagokion guztia biltzen du: teologia, filosofia, kultura, adierazpen artistikoak, musika, historia, tradizioak, euskal kultura eta, bereziki, euskara.



Horri guztiari dagokionez, Arantzazuri eta Arantzazuko Andre Mariaren Santutegiari eskainitako espezializazioa nabarmendu behar da, bertako historiaren arabera eta, nola ez, dagoen eremu geografikoaren arabera hartzen dituen funtsei dagokienez duen berezitasunarekin.

Gure katalogoa

Liburutegiko katalogoa hainbat ataletan banatuta dago, obren ondarea zabaltzeko laguntza eman duten beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako lanaren emaitza baita.

 

Gure artxiboa

Arantzazuko Artxiboaren funtsean XV. eta XX. mendeen arteko hainbat dokumentu daude.

Artxibo historiko-administratiboa da, eta askotariko funtsak daude bertan; besteak beste, musika artxibo zaharra eta modernoa, eta beste komentu batzuetatik ekarrtako artxiboak. Horretaz gain, ezin ditugu ahaztu, zalantzarik gabe, ikastetxeko artxiboa, gogartetxea eta eskuz idatzitako sermoiak.

Bloga

Atal honetan atsegin handiz emango dizugu liburutegiaren egunerokoaren berri...

View all Posts
Maiatza 6, 2022
Arantzazuko liburutegia eta artxiboa egokitzeko, berriro garbiketa lanei ekingo diegu

Hil honetan, berriro helduko diegu garbiketa lanei. Urtarrilean, astero santutegira etortzen ziren...

uzt. 7, 2022
Josebak utzi zigun ondarea, zenbait hamarkadatan liburuzain izan ondoren. Obren gomendioak eta historia pixka bat

Irakurtzen jarraitu baino lehen, gaur aipamen berezia egin nahi diogu Joseba Etxeberriari, duela...

 
 

Nor gara

Juan Miguel Dorronsoro, Liburuzaina
Noelia Goméz, liburutegiaren arduraduna
Fernando Guillén, artxibozaina

Arantzazuko liburutegia

Arantzazu Auzoa, 07
20560 - Oñati

Kontsulta

Artxiboko eta Liburutegiko funtsak astelehenetik ostiralera kontsulta daitezke, 09: 30etik 15: 30era. Funtsak kontsultatzeko aurretiko hitzordua behar da. (Ordutegi horretatik kanpoko kontsulten kasuan, jarri harremanetan)

Eskatu informazio gehiago biblio@arantzazu.org helbidera idatziz.

Copyright

Copyright © 2024 Arantzazuko Santutegiko liburutegia. Eskubide guztiak erreserbatuta.