Arantzazu bere fraideek osatzen dute. Arantzazu ere fraideon dokumentuek eta argazkiek osatzen dute. Arantzazu ere bada beren argazkiak, soinuak eta musika. Arantzazu, bere historian zehar, argazki- eta ikus-entzunezko funts zabal eta aberatsa sortuz eta bilduz joan da. Eta ez bakarrik santutegian. Fraideek berek ere gordetzen dituzte, beren artxibo pertsonaletan, Santutegiaren inguruko eguneroko bizitzaren eta gertaera berezien berri ematen duten argazki interesgarriak.
Gaur egun, funts horiek Santutegiko liburutegiko hainbat tokitan sakabanatuta daude. Horietako batzuk digitalizatu eta katalogatu egin dira, laster zabaltzeko. Beste batzuk ez.
Arantzazuko liburutegiaren hurrengo helburuetako bat funts horiek bereziki jorratzea da, Fototeka birtual bat sortzeko.