Arantzazuko Liburutegia

Gipuzkoako frantziskotarren komunitatearen erreferentzia-bibliografikoen zaintzarako eta zabalkunderako zentroa

Funtsetara joan...
Liburutegiaren historia

Fraideen ordenako eta beste komentu batzuen ondare bibliografikoa kontserbatzeko egindako ahaleginaren emaitza da.

Santutegiko bizitza gorabeheratsua bertan gordetako dokumentu-funtsean islatu da, bai artxiboan, baita liburutegian ere.

Segi irakurtzen...
Gure zerbitzuak

Santutegiko liburutegia gizartera hurbiltzeko

Ikasketa-gela

Ikasketa-gela ireki bat dugu, eskatutako material bibliografikoa eta dokumentala kontsultatzeko.

Mailegua

Liburutegiak erabiltzaileen eskura jartzen du bere material bibliografikoa eta dokumentala, aretoan kontsultatzeko.

Kontsulta

La biblioteca dispone de una terminal de consulta para su catálogo así como otros documentos que precisen su uso: Cds, fotografías, consulta en internet… Katalogoa kontsultatzeko liburutegiak badu kontsultarako terminal bat, baita beste hainbat dokumentuen kontsultarako ere, hara nola CDak, argazkiak, internet bidezko kontsultak...

Erreprodukzioa eta digitalizazioa

Liburutegiak fotokopiagailu bidezko erreprodukzio zerbitzua du. Beste erreprodukzio-bitarteko batzuetarako edo digitalizatzeko jarri harremanetan.

Irisgaritasuna

 

Boluntariotza

Liburutegiaren zereginetan parte hartu nahi duten bolondres-zerbitzua du, liburutegiak aukera asko eskaintzen baitu horretarako: liburuak garbitzea, bibliografia- edo argazki-dokumentuak sailkatzea, funtsak antolatzea eta mantentzea, liburutegiko ekitaldiak antolatzea. Liburutegiko ondarearen edertasunez gozatzeko aukera ematen duten zereginak dira. Interesa baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.

Gure misioa

Liburutegiak bere ondare bibliografikoa zabaltzeko bokazioa du

Arreta berezia eskaintzen dio frantziskotarrek Espainian eta Probintzian duten ordenari, bai eta mendeetan zehar egindako misiolari proiekzioei ere. Aldi berean, euskal frantziskotarren ikuspegitik, Euskal Herian frantziskotarren pentsamoldeari dagokion guztia biltzen du: teologia, filosofia, kultura, adierazpen artistikoak, musika, historia, tradizioak, euskal kultura eta, bereziki, euskara.


Horri guztiari dagokionez, Arantzazuri eta Arantzazuko Andre Mariaren Santutegiari eskainitako espezializazioa nabarmendu behar da, bertako historiaren arabera eta, nola ez, dagoen eremu geografikoaren arabera hartzen dituen funtsei dagokienez duen berezitasunarekin.

Gure katalogoa

Liburutegiko katalogoa hainbat ataletan banatuta dago, obren ondarea zabaltzeko laguntza eman duten beste erakunde batzuekin elkarlanean egindako lanaren emaitza baita.

Katologo guztia ikusi
Gure artxiboa

Arantzazuko Artxiboaren funtsean XV. eta XX. mendeen arteko hainbat dokumentu daude.

Artxibo historiko-administratiboa da, eta askotariko funtsak daude bertan; besteak beste, musika artxibo zaharra eta modernoa, eta beste komentu batzuetatik ekarrtako artxiboak. Horretaz gain, ezin ditugu ahaztu, zalantzarik gabe, ikastetxeko artxiboa, gogartetxea eta eskuz idatzitako sermoiak.

Artxiboan sartu
Equipo de la biblioteca

Nor gara

Juan Miguel Dorronsoro, Liburuzaina
Noelia Goméz, liburutegiaren arduraduna
David Cano, artxibozaina
Fernando Guillén, artxibozaina

Taldearekin harremanetan jartzeko...

Arantzazuko Santutegiaren bokazioa bere ondare bibliografikoa zabaltzea da.