Hainbat egilek Arantzazuko Ama Birjinaren inguruan XVIII-XX mendeetan zehar euskaraz eta gaztelaniaz jaso eta sortutako dokumentuen multzoa da. Hainbat funtsetan bereizten da: 1886, 1954 eta 1956ko LITERATUR LEHIAKETAK, ARANTZAZUKO KANTA ZAHARRA: BALADAK ETA KOPLA ZAHARRAK. Azken hau, egile nabarmen batzuen arabera hainbat ataletan banatzen da, hala nola, OMAETXEBERRIA, DEMETRIO GARMENDIA, KANDIDO ZUBIZARRETA, LEONARDO ZELAIA, SALBATORES MITXELENA, JOSE ADRIAN etab. Horiek guztiak ROMANCES EUSKERICOS DE ARANZAZU izeneko koadernoan oinarrituta sortuak dira.
Horien artean IDAZLE ETA IKERLARIAK funtsa nabarmendu beharra dago. Bertan egile hauek daude: Bittoriano Gandiaga, Alustiza, Dionisio Arruti, Pello Rota, Nikolas Segurola...