Artxiboko funtsen artean, eskuz idatzitako sermoiak nabarmentzen dira, Nagore Etxeberriak (Labayru Ikastegia) 1996-2001 urteen artean katalogatu eta digitalizatu zituenak. Irudiak Euskadiko Artxibo Historikoan eta Santutegian bertan ikus daitezke.

Sermoiek guztira 5817 eskuizkribu hartzen dituzte, paper solteetan aurkituak, karpetetan bilduak edo liburu gisa josiak. Eskuizkribu labur eta luzeak, horietatik 4200 euskaraz idatzita daude. Horietatik 2760 inguru gipuzkeraz idatzi ziren, 1370 bizkaieraz eta batzuk nafarreraz edo laburdineraz. Gehienak Zarauzko Misiolarien Eskolakoak dira, eta Arantzazuko eta Bermeoko eskuizkribuak gehitu zaizkie.

Sermoien katalogazioan 132 egileren lanak bildu ziren. Beraz, Euskal Herrian dagoen horrelako dokumentuen bildumarik aberatsena da.

XVI-XVIII mendean euskaraz eta eskuz idatzitako sermoiak nola eskuratu

Esteka horren barruan, https://dokuklik.euskadi.eus  ¨BILATU JATORRIAREN ARABERA¨ botoian klik egin beharko duzu, eta, barruan zaudenean, Artxiboan aukeratu: ¨Frantziskotarren komentuko Artxibo Historikoa (Arantzazu)¨ eta FUNTSAN aukeratu beharko duzu: ¨euskarazko sermoien¨. Horrela, irudi digitalizatuak eta katalogoa eskuratu ahal izango dituzu. Guztira 5817 erregistro dituzu eskura.